09-23-2006

ieeep, 30eko bazkariarentzat izenak emeki heldu dira bainan segurki, ta iduri du multxo pollit bat izanen girela... Bitartean guk lanean segitzen dugu ta hor duzue Urriaren 13an antolatuko dugun kontzertu ttikia... Bi taldeak pauekoak dira, ta itzuli bat egiten dute hemendik haien musika berezia aurkezteko. Entzun nahi baduzue horrat joan behar da: http://www.myspace.com/tetsuoduet http://www.myspace.com/prosperr Horra azken berriak! Ikus arte... a bai ta ez ahantz argazki berriak badirela kuriosentzat...txuz!
Posté par ttattola à 10:50 - Commentaires [0] - Permalien [#]

09-10-2006

miamiam ta miam!

Bazkariaren berri freskoak... Beraz azkenean irailaren 30ean da,larunbat eguerditan. Hola biharamunean lasai lo iteko... edo uztaritzen segitzeko! "Menua" :zintzur bustitzea pintxoekin, ondotik marmitako, ardi gasna, bixkotxa, kafia, patxarana, arnoa... ta dena 12 eurotan bakarrik! izena emaiteko, xehetasunak galdetzeko: jon 0614639454
Posté par ttattola à 19:30 - Commentaires [0] - Permalien [#]
09-05-2006

Jamjam...

Iupi!!!! Gurmantzarzikin guzieri! Irailaren 24ean, igande eguerditan, bazkari bat antolatzen dugu TTattolan! Deneri idekia da, ta agian ainitz izanen gira! "Menu" a ez da oraindik finkatua bainan ez kezka, segurki biziki ona izanen da... Xehetasun gehiago fitexko... Izenak emaiteko Jon deitu behar da 06 14 63 94 54 zenbakira.
Posté par ttattola à 20:51 - Commentaires [0] - Permalien [#]
09-02-2006

Intox

Herria astekarian ikusia izan da igande huntan antzerki bat izanen zela ttattolan... guk ere hola jakin dugu! Ez dakigu nork erran dien bainan ez da deus igande huntan, barkatu jendea mugitu bada. Txuz!
Posté par ttattola à 14:35 - Commentaires [0] - Permalien [#]